XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KLAUDIO OTAEGI (1836-1890)Ondarribi`ko eskola maixu onek ikasbide ederra damakigu euskal arloan.
Eta, zalantzarik gabe, merezi du aipamen berezia gure literaturan.
Zegama`n jaio zan 1836-10-30`an.
Amets-billa etzitzaigun asi gaztetxorik; baiña ba-zitun olakoak ere bere izate barnean: ertilari agertu zan oraindik ume zala.
Olako zerbait, egia esan, guztiok daramagu, lurpean azia ernemin bezela, lera-moltzo apartekoa lertu-zori.
Otaegi musikari emana zebilkigun mutikotik, eta amalau urteko zala, Zegama`ko organu-jotzailletzakoa bere izerdiz antzea ta jakituria neurtuta, irabazi zuen.
1854`an Gazteiz`era joan zitzaigun ikasten, laster maixu-titulua aterarik.
Ogeta bi urte zeuzkan Ondarribi`ko eskola maixutza eskuratu zuenean.
Eta antxe bizi izan zan bizitza osoan, bere egitekoa alik eta zeatzen beteaz.
Eta antxe, itxas-egal atsegintsuan itzali zan, oindiño gazte, 54 urte zitularik, 1890-1-10`an.
BERE EUSKAL LANAKMusikaz landa ba-zuen beste griña bat ere, bere baitan ondo tinkatua: umetatik arduratu zan amaren altzoan xurgatu zuen izkuntzaz.
Baiña euskal lanak 1863`an asi zituen batez ere, ta L. L. Bonaparte printzipeak ortara bultz-eraginda bear bada.
Onen aginduz biurtu zigun beintzat
Urrengo urtean, 1864`an, Gipuzkoa'ko Aldundiak iragarri zuen konkursorako
1866`tik aurrera, maiz, L. L. Bonaparte printzipearen laguntzaille zintzo izan zitzaigun euskal lurralde zear osotu zituzten izkera-txangoetan.
Amezkoetatik barna lendabizi, ta Erronkari ta Salazar ikuskatuz gero.
Urte orretan bertan berriz itzultzen du bere